Zaramaga prest 24. Korrikarako!

Kaixo auzokideok! Bi urteren bueltan badugu berriz ere Korrika, eta Zaramagako kaleetan batu gaitezke bere ibilbidera. Beste behin ere auzo elkarteak euskararen aldeko ekimenarekin bat egingo du, eta Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin eta Jare Dantza Taldearekin partekatuko dugun kilometrora gonbidatzen zaituztegu.

Martxoaren 27an, ostirala, izango da. Gaueko 22:15etan hasiko da hartu dugun kilometroa, Gamarrako atea 24 helbidean. Hori bai, lehenago etortzera animatzen zaituztegu, auzoa euskararen jai erraldoi hau berotzen hasiko da eta, 21:00etatik hain zuzen ere. Ordu horretan Dantzaldia izango dugu Zuberoa Plazan (Iparralde Gizarte Etxean), eta ondoren Santos tabernara joko dugu, pintxo-pote galantaz gozatzera. Tortilla goxoa izango da gure zain! Modu horretan lekukoaren zain izango gara.

Aurreko martxoaren 13an izan genuen girotze festan izugarri pasa genuen eragile askorekin batera. Txikientzako tailerrak, txistulariak, batukada, aurpegien margotzeak, etab. izan genuen. Eta oraingoan, giharrak eta animoak berotuta, ikaragarri disfrutatuko dugu Korrika.Espero dugu ahalik eta auzokide gehien bertaratzea eta emozioz betetako gaua elkarbanatzea!

Hona hemen berotzeko jaiaren argazkitxo batzuk (eskerrik asko Marian!):

Deja un comentario

Blog de WordPress.com.

Subir ↑